1950eko urteetatik 1980ko hamarkadara bitarte ohiko bilakatu zen zazpigarren artearen izar handiak topatzea Iruñeko kaleetan. Hala izan zen, zalantzarik gabe, Ernest Hemingwayren eleberrien egokitzapenek Hollywood-en lortutako arrakastari esker, izan ere, hamarnaka aktore, ekoizle, gidoilari eta zuzendari erakartzeko akuilua izan ziren. Zenbait hamarkadatan, Iruña bisitatzea ia ezinbestekotzat jo izan zuten Amerikako zinema-giroetan.

Iruña, 1924. Poeta eta idazlea. Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko burua 1939an. Dokumental hoberenarendako OSKAR saria jaso zuen 1966an, eta hiru PULITZER SARI 1933, 1953 eta 1959an.

Iruña, 1924. Kazetaria eta inprimatzailea, Hemingwayrekin topo egin zuen Parisen eta 1924an Iruñera sanferminetara bidaiatu zuen taldeko kide izan zen.

Iruña, 1924 eta 1925eko uztaila. Hollywoodeko gidoilari handietako bat. OSCAR saria, 1940an, egokitutako gidoirik onenari.

Iruña, 1926. Emakumeen eskubideei buruz modu zabalean idatzi zuen lehen kazetaria eta idazlea. Alderdi Komunistako kide izateko susmagarri, kausa errepublikarraren eta eskubide zibilen defendatzaile aktiboa izan zen.

Iruña, 1915. Gertrude Stein idazlea literatura modernistako aitzindarietakotzat jotzen dute. Beraiek gomendatu zieten 1923an Sanferminetan Iruñea bisitatzea Hemingwayri eta haren emazte Hadley Richardson-i, egin gabe zuten eztei-bidaia bizi zezaten.

Iruña, 1923, 1924, 1925, 1926. Ernest Hemingwayren lehen emaztea. Piano-jotzailea eta tenis jokalari handia. Hemingwayk bere lehen eleberri ‘The Sun Also Rises’ berari eta John Nicanor semeari eskaini zien.

Iruña, 1927. Poeta eta argitaratzaile estatubatuarra. Gerora ospetsu izanen ziren egile talde baten lanak argitaratzen lehena izan zen.

Iruña, 1924. Eleberrigilea eta kazetaria. Ipar Amerikako Belaunaldi Galduaren kide garratzitsuetakotzat jotzen dute. Pirinioetan barna Auritzetik Andorrara ibilaldi bat egin zuten lagunen espedizioaren parte izan zen, George O’Neil-ekin (poeta, dramaturgo, eleberrigile eta gidoilari estatubatuarra) eta Eric Edward Dorman-Smith-ekin (militarra) batera.

Iruña, 1930. Josephine Baker izenaz ezagutua, Iruñeko Olimpia antzokian jardun zuen, eta haren ikuskizuna pornografikotzat jo zuten. XX. mendeko musika- eta politika-ikonoetako bat. Arrazismoaren kontra agertu zen, Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduko aktibista izan zen Estatu Batuetan. Erresistentziaren eta Ohorezko Legioaren Dominekin saritu zuten, Frantziako erresistentziarekin kolaboratzeagatik.

Iruña, 1959. Aktorea. Valerie Danby-Smithn-ek kontatu zuen 1959ko sanferminetan heldu zela Lauren Bacall Iruñera. “Orduan Lauren Bacall agertu zen eta Ernestek berehala utzi zion bere higuinari hiltzen...”

Iruña, 1931. XX. mendeko erretratugile hoberenetakotzat jotzen dute. 1931n, Estatu Batuetako Diseinu Akademia Nazionalaren lehen saria irabazi eta gero Hendaiara bidaia egin zuen familiarekin batera; han Ernest Hemingwayrekin topo egin zuen eta Iruñera lagundu zion.

Iruña, 1968. Idazlea eta kazetaria. 1946an Ernest Hemingwayrekin ezkondu zen Kuban. Hemingwayrekin batera bidaiatu zuen eta hala Hemingwayk gaztetan ezagutu eta miretsi zituen toki eta lagunen berri izan zuen. 1968an Hemingwayren omenez egindako bustoaren inaugurazioan izan zen.

Iruña, 1926. Estatubatuar erbesteratu aberatsak. Lagun talde garrantzitsua sortu zuten Belaunaldi Galduko artista eta idazleekin. Antibesen zuten etxea horietako askorendako babeslekua zen. Egin zuten Iruña-Antibes bidaia garai horretako artistek gehien egin zutenetako bat zen. Hemingwayk oinarri hartu zituen ‘The Garden of Eden’-eko protagonistak hezurmamitzeko.

Iruña, 1954 eta 1961, ‘Don Quijote’ filma grabatzen. 1964, 1965 eta 1966an itzuli zen. 1964an, Lekunberrin, ‘Falstaff (Chimes at Midnight)’ filmeko hainbat eszena grabatu zituen. Welles-ek eta Hemingwayk bizitza oson zehar ‘miresmen-gorroto’ harreman bizia mantendu zuten. Bi OSCAR irabazi zituen, 1941ean eta 1971n.

Pamplona, 1926 - 1931. Estatu Batuetako kazetari entzutetsua. Ernest Hemingwayren bigarren emaztea eta Patrick eta Gregory semeen ama. Pauline eta Ernest lagun batzuekin batera egon ziren sanferminetan 1926an, eta urte pare batez Donostia bisitatu eta Donejakue bideko hainbat puntutan izan ziren.

Iruña,1953, 1956, 1961, 1962, 1963 eta 1965. ‘The Old Man and the Sea’-ko gidoilaria, Hemingwayren lagun mina izan zen. Viertel 1956an itzuli zen Iruñera, oraingoan ‘The Sun Also Rises’ filmeko gidoilari gisa. Hollywoodeko gidoilari handietako bat izan zen. Aktore britainiarrak 1961ean ezagutu zuen Iruña.

Iruña, 1924. Idazlea, poeta eta argitaratzaile estatubatuarra. McAlmon Ernest Hemingwayren ‘Three Stories & Ten Poems’ lehen liburuaren argitaratzailea izan zen, eta Hemingway 1920ko hamarkadako Pariseko kultura-giroetan sartu zuen.

Iruña, 1916. Sylvia Beach izenaz ezagunagoa, Parisko ‘Shakespeare & Company’ liburu-denda famatuko jabea izan zen. 1919 eta 1941 urteen artean mantendu zuen liburu-denda zabalik, eta kultura anglo-amerikarraren erdigune bihurtu zen Parisen eta Europan. Sylvia Beach penintsulan bizi izan zen 1914 eta 1916 urteen artean.

Iruña, 1959. Kazetari eta idazle irlandarra. Hemingway 1959ko maiatzean ezagutu zuen, eta idazleak idazkari gisa kontratatu zuen. Urte batzuen buruan, 1967an, idazlearen seme Gregory Hemingwayrekin ezkondu zen. ‘Running with the Bulls: My Years with the Hemingways’ liburuaren egilea da.

Iruña, 1927 eta 1928. Pintore entzutetsua izan zen, eta aldi berean, oso pertsonaia ezaguna. “Renoir amerikarra” ezizena ere jarri zioten. Orain arte Europan argitaratu ez den ‘Don Ernesto en Pamplona’ bidaia-koadernoaren egilea da.