Iruñeko Udalak gaur eman ditu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Haurrendako Literatur Lehiaketako sariak. 37 sari banatu dituzte guztira, eta 955 lan aurkeztu dira lehiaketara, bai ipuinak eta bai komikiak. Horietatik 778 gaztelaniaz izan dira, eta 177, euskaraz.
Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak banatu ditu sariak, Udalbatzako beste kide batzuen laguntzaz, Kondestablen egin duten ekitaldian. Saria eskuratu duten ikasleei diploma bat eta eskolarako materiala erosteko txartel bat eman dizkiete. Lehenengo saria eskuratu dutenei 200 euroko txartela eman diete; bigarren geratu direnei, 150 eurokoa, eta hirugarren saria irabazi dutenei, berriz, 100 eurokoa. Gainera, lehen saria lortu duten ikasleen ikastetxeei 250 euroko txartela eman diete eskolarako materiala erosteko.
Modalitate bat baino gehiago zeuden lehiaketan. Ipuinen modalitatean, hainbat kategoria ezarri zituzten adinaren arabera, eta kategoria bakoitzak bi hezkuntza-maila hartzen zituen. Kategoria bat Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoendako zen; beste bat, 3. eta 4. mailakoendako, eta beste bat, 5. eta 6. mailakoendako; azkenik, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoendako ere bazen beste kategoria bat. Komikien modalitatean, berriz, bi kategoria sortu zituzten: bat Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleendako, eta bestea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoendako. Kategoria guztietan saritu dituzte lanik onenak, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.
Ipuinen kategorian aurkeztu dituzte lan gehien, eta Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleenak izan dira gehienak. Zehazki, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoen kategorian 338 lan aurkeztu dituzte. Horietatik 265 gaztelaniaz ziren, eta 73, euskaraz. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleendako kategorian 325 lan aurkeztu dituzte (260 gaztelaniaz eta 65 euskaraz). Gainerako kategorietan lan gutxiago aurkeztu dituzte. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek 52 lan aurkeztu dituzte (36 gaztelaniaz eta 16 euskaraz), eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek, berriz, 100 (98 gaztelaniaz eta 2 euskaraz).
Komikien modalitatean, berriz, 142 lan aurkeztu dituzte orotara. Komiki gehienak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleenak dira, 103 zehazki: horietatik 83 gaztelaniaz aurkeztu dituzte, eta 20, euskaraz. Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek 39 komiki aurkeztu dituzte orotara (38 gaztelaniaz eta 1 euskaraz).
Epaimahai tekniko baten ardura izan da saria merezi zuten lanak hautatzea: Iñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria izan da epaimahaiburua, eta gainerako kideak irakasleak eta Haurrendako eta Gazteendako Literaturan eta komikigintzan adituak ziren. Hainbat alderdi hartu dituzte kontuan hautaketa egiteko: aurkezpena eta ortografia, koherentzia, istorioaren egitura, pertsonaien sorkuntza eta trataera, zuzentasun gramatikala eta hiztegiaren aberastasuna, originaltasuna, sormena eta egiantzekotasuna, besteak beste. Halaber, literaturako eta literaturaz kanpoko beste alderdi batzuk ere aztertu dituzte, bai eta komikiaren beste hizkuntza-baliabide batzuk ere.
Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa zen Iruñean erroldatuta egotea edo Iruñeko ikastetxeren bateko ikasle izatea, eta ikasle bakoitzak lan bakarra aurkezten ahal zuen modalitate bakoitzerako: jatorrizkoa izan behar zuen, gaia librea zen, eta euskaraz edo gaztelaniaz behar zuen lanak. Ikastetxe bereko ikasleek egindako talde-lanak ere aurkezten ahal ziren. Esaterako, ipuinen modalitatean, euskaraz eginiko talde-lan bat saritu dute.
SARITUEN ZERRENDA
Ipuinak gaztelaniaz, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Leyre Alboura Echarri, Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoa. Ipuina: Las rosas cambian de color.
o Bigarren saria: Emma Alonso Aznárez, Calasanz Escolapios ikastetxekoa. Ipuina: Manchis el gato salva a sus amigos.
o Hirugarren saria: Sanco Manuz Mendívil, Calasanz Escolapios ikastetxekoa. Ipuina: El Tiburón Rayo.
Ipuinak gaztelaniaz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Maia Hernández Valls, Claret Larraona ikastetxekoa. Ipuina: La vieja casa.
o Bigarren saria: Iker Nicolás Martínez, Calasanz Escolapios ikastetxekeoa. Ipuina: ¿Cómo Soy?.
o Hirugarren saria: Martina Ruiz Aguirre, Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoa. Ipuina: Un Crucero de aventuras.
Ipuinak gaztelaniaz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Nora Hernández Valls, Claret Larraona ikastetxekoa. Ipuina: Discusiones de charca.
o Bigarren saria: Javier Escudero Mateos, Santa Teresa ikastetxekoa. Ipuina: El extraño viaje de Iker.
o Hirugarren saria: Sara Iglesias, Santa Teresa ikastetxekoa. Ipuina: Sin encierro no hay sanfermines.
Ipuinak gaztelaniaz, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Aitzol Gazpio San Román, Jaso ikastolakoa. Ipuina: El Eco de los sueños.
o Bigarren saria: Amaya Zudaire Costanilla, FEC Vedruna ikastetxekoa. Ipuina: A través de la rejilla.
o Hirugarren saria: Amets Berraondo Fernández, Jaso ikastolakoa. Ipuina: Las sombras del ayer.
Komikiak gaztelaniaz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Elena Orteaga Arbizu, FEC Vedruna ikastetxekoa. Komikia: La historia del cuento.
o Bigarren saria: Inés Asensio Muneta, Calasanz Escolapios ikastetxekoa. Komikia: El último de la fila.
o Hirugarren saria: Leyre Valencia Aranguren, Santa Teresa ikastetxekoa. Komikia: La camiseta celosa.
Komikiak gaztelaniaz, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Julia Cuevas Aparicio, San Fermin ikastolakoa. Komikia: Música para mis oídos.
o Bigarren saria: Eider Esáin Álvarez de Eulate, Jaso ikastolakoa. Komikia: El destierro de las diosas.
o Hirugarren saria: Amets Berraondo Fernández, Jaso ikastolakoa. Komikia: Sin conexión.
o Accesita: Eneko Reta López, Jaso ikastolakoa. Komikia: No es zombi todo lo que reluce.
Ipuinak euskaraz, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Wanda Latasa, Hegoalde ikastolakoa. Ipuina: Sagu polit nazkagarria.
o Bigarren saria: Hodei Hernández Marcilla, Hegoalde ikastolakoa. Ipuina: Sugea eta otsoa.
o Hirugarren saria: Ibai López Huerta, Hegoalde ikastolakoa. Ipuina: Bizitzaren lehen lasterketa.
o Accesita: Asier Gil Mujika, Hegoalde ikastolakoa. Ipuina: Gizon bat basamortuan.
Ipuinak euskaraz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Ane Fernandez Goya, Hegoalde ikastolakoa. Ipuina: Basoaren ahotsa.
o Bigarren saria: Ane Berraondo Fernandez, Jaso ikastolakoa. Ipuina: Amets baten bila.
o Hirugarren saria: Mikel Jaunarena Ilundain, Hegoalde ikastolakoa. Ipuina: Super txakurra.
o Accesita: Beñat Valencia Sotil, Amaiur ikastolakoa. Ipuina: Herensugearen inbidia.
Ipuinak euskaraz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Erika Garbisu Anton – Amets Alkorta Arruabarrena (ex aequo), Jaso ikastolakoak. Ipuina: Igerilekuko giltza.
o Bigarren saria: Martina Garbisu Anton, Jaso ikastolakoa. Ipuina: Internet gabeko uda.
o Hirugarren saria: Ekhi Ortigosa, Amaiur ikastolakoa. Ipuina: Super saltxitxa.
Ipuinak euskaraz, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Julia Cuevas Aparicio, San Fermin ikastolakoa. Ipuina: Idazkeraren miresmenak.
o Bigarren saria: Araia Irigibel Terreros, Eunate BHI ikastetxekoa. Ipuina: Lorea dut izena.
o Hirugarren saria: ez da banatu.
Komikiak euskaraz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Andrea Landa Escribano, Hegoalde ikastolakoa. Komikia: Aitor eta Juan.
o Bigarren saria: Joane Tantos Villanueva, Hegoalde ikastolakoa. Komikia: Etxe baten bila.
o Hirugarren saria: Inhar Lezaun Fuentemilla, Hegoalde ikastolakoa. Komikia: Kontuz estralurtarrekin.
o Accesita: Unai Redín Marín, Hegoalde ikastolakoa. Komikia: Lapur maltzurra.
Komikiak euskaraz, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen kategorian:
o Lehen saria: Julia Cuevas Aparicio, San Fermin ikastolakoa. Komikia: Izarren aniztasuna.
o Bigarren saria: ez da banatu.
o Hirugarren saria: ez da banatu.